miércoles, 7 de noviembre de 2012

Krisia


Krisia dela eta, murrizketa asko egin dira hezkuntzan azken aldi honetan. Irakasle zein ikasleon kalterako gehienak. Ezinezkoa iruditzen zait gizarte honetako atal garrantzitsuenetariko batean horrelakorik egitea. Etorkizuna bermatzen dugunak baikara eta kalte hauek ez digute onik ekarriko ez guri ezta gizarteari.

Politikariek on egiten ari direla esanez ezartzen dituzte murrizketa hauek, baina denok dakigunez ez da horrela, beraiengan eta dirudunengan baino ez dute pentsatzen eta garrantzia handiena duten sailetan egiten dituzte murrizketak, beste edozertan egin beharrean. Adibidez, murrizketen ondorioz irakasle gutxiago daude ikastetxeetan eta lan gehiago egin behar dute, horrek, gure klasean, eta beste hainbatetan, hogeita hamar pertsona inguru izatea dakar. Adituen arabera, hainbeste ikasleko ikasgeletan ez da erraza kontzentratzea ezta ganoraz ikastea ere, eta irakasleak ezin dira lasai ibili, beraz, ikasgaiak emateko zailtasuna areagotu egiten da sortzen den iskanbilarekin.

Ondo jatea ona den bezala, ikasketa onak jasotzea ere beharrezkoa da etorkizunean aurrera egin ahal izateko. Hau ere zailtzen ari da, murrizketa asko egiten ari dira eta hainbat beka kentzea erabaki dute dirurik ez dagoela esanez. Horrek atzera egitera bultzatzen gaitu, eta lehen bezala dirudun edo pribilegiatuek baino ezin izango dituzte euren ikasketan aurrera eraman.  

Murrizketa hauen aurka hainbat greba antolatu dira ikasturte honen hasieran. Irakasleen eta baita ikasleenak izan dira. Gehiengoak parte hartu du hauetan. Batez ere etorkizunean ikasten jarraitzeko zailtasunen aurkako eta baita ikastetxeetako egoera txarraren aurkakoak izan dira ikasle grebak eta soldata murrizketena irakasleenak. Datu hauek ikusita ikus daiteke ez dagoela oso ondo hezkuntza eta ikasleak ez daude bat ere ados  hartu diren erabaki hauekin.

Hau ondorioztatuz, argi dago murrizketa hauen aurka egin behar dela ahal den neurrian. Etorkizun ona izan nahi badugu eta ikasketa onak jaso nahi baditugu nahitaezkoa da horrelakorik egitea. Orain arte egin dugun bezala jarraitu behar dugu guretzeko garrantzitsua denagatik borrokatzen. Politikariek ikus dezatela zeinen garrantzitsua den hezkuntza gizartearentzat. Ikasketarik ez badugu zailagoa izango da lana bilatzea, beraz langabeziak gora egingo du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario