jueves, 15 de noviembre de 2012

Trafikoaren aurka

Nik ez daukat kotxeen aurka ezer; bai, ordea, kale erdian eta sarrera-irteeretan txarto aparkatuta daudenen aurka.

Nor ez da inoiz errepide erdian aparkatuta dagoen kotxe batengatik itxaroten egon behar izan? Edota garaje aurrean kotxe bat aparkaturik izateagatik sartu edo irten ezinik geratu? Beti dago horrelakoren bat.

Denek diote "minututxo pare bategatik ez da ezer gertatuko kotxea hemen uzten badut, arin batean bueltatuko naiz..." Baina hori gehienek ez dute betetzen eta gainontzekoak itxaroten izaten dituzte. Amorebietan behintzat askotan gertatu ohi da. Baten baino gehiagotan lasai zauden batean, kalean oztopatutako kotxearen bozina hotsa, oztopatzen ari den kotxearen jabeari deika entzuten da behin eta berriro. Baita puntako orduetan, umeak eskolara eramaterakoan edo bila joatean, hainbat kotxe txarto aparkaturik egoten dira eta itxaronarazi egiten dute. Egia esan ez da oso atsegina.

Esandakoa ondorioztatuz, ikus daiteke kotxea txarto aparkatzeko ohitura handitzen doala. Udaltzaingoak bere lana hobeto egitea da arazo honen konponbide bakarra.

viernes, 9 de noviembre de 2012

Abortuaren alde


Abortuaren gaia pil-pilean egon da azken urte hauetan, eta oraindik ere badu garrantzia. Azkeneko erreforma egin zenean, 2010ean 14 aste baino lehen abortua baimenduta zegoen, baita fetuak anomaliaren bat bazeukan edo haurdun zegoena arriskuan balego abortua baimenduta zegoen. Gainera 14 eta 17 urte bitartekoek ez zuten gurasoen baimenik behar.

Orain berriz, Gallardon Justizia Ministroak legea aldatu nahi du. Ezingo da abortatu fetuak anomaliaren bat badu, osasuntsu dagoen fetuak beste babes merezi duelako. Eta gainera adingabekoek ere ezingo dute abortatu, beraien erruz gertatu denez edozein emakume heldu bezala tratatu behar direlako. Argi ikusten da ideia hau atzerapauso izugarria dela eta ezinezkoa iruditzen zait.

Urte osoan zehar badaude hainbat eta hainbat haurdunaldi, batzuk nahi izan direlako, eta beste batzuk, bestalde, ez. Bigarren kasuan, denok dakigu normalean ez dela gustukoa haurdunaldia aurrera eramatea eta abortua izateko aukera onura handia da. Imajina ezazu haurra mantentzeko behar beste diru ez duzula, edota anomaliaren bat izatea eta beraz karga bat suposatzea. Ez da hobe izango haurra ez izatea? Horrela denak hobeto ibiliko lirateke. Eta zer gertatuko litzateke adingabeko batek ama izan behar badu? Oraindik ez da guztiz heldua, ez da bere buruaren jabe eta ezin ditu dakartzan eraginak jasan. Beste era batera esanda, bere etorkizuna kalte dezake.

Beraz argi dago abortua izateko aukera mesedegarria dela horrelako arazoren bat izanez gero.

Badakit, bikotekideak antisorgailuak erabili beharra duela. Eta beraien errua ere bada txarto erabiltzeagatik edo ez erabiltzeagatik haurdun geratzea, baina gizakiak gara eta noiz edo noiz hanka sartzeak egiteko joera daukagu. Hanka sartze hau ez da txikia, beraz hobe ahalik eta arinen konpontzea, nahi bada noski.

Gallardonek egin nahi duena, lehen esan bezala, atzerapausoa da. Gizartea aurrera doa, geroz eta aurrerakuntza gehiago daude arlo guztietan, beraz zertarako nahi dugu horrelako atzerapausorik? Gizartearen helburua bizitza erraztea da denok aukera gehiago izan ditzagun bizitzan aurrera egiteko. Beraz, egin nahi duen honek ez dauka sentsu handirik, gizartearen aurka egingo balu bezala izango litzatekeelako.

Hau guztia ondorioztatuz, Gallardonen erreformaren aurka zerbait egin beharra dagoela uste dut, denon onerako izango baita eta aurrera egiten lagunduko digu, ez atzera honek nahi duen bezala. 

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Krisia


Krisia dela eta, murrizketa asko egin dira hezkuntzan azken aldi honetan. Irakasle zein ikasleon kalterako gehienak. Ezinezkoa iruditzen zait gizarte honetako atal garrantzitsuenetariko batean horrelakorik egitea. Etorkizuna bermatzen dugunak baikara eta kalte hauek ez digute onik ekarriko ez guri ezta gizarteari.

Politikariek on egiten ari direla esanez ezartzen dituzte murrizketa hauek, baina denok dakigunez ez da horrela, beraiengan eta dirudunengan baino ez dute pentsatzen eta garrantzia handiena duten sailetan egiten dituzte murrizketak, beste edozertan egin beharrean. Adibidez, murrizketen ondorioz irakasle gutxiago daude ikastetxeetan eta lan gehiago egin behar dute, horrek, gure klasean, eta beste hainbatetan, hogeita hamar pertsona inguru izatea dakar. Adituen arabera, hainbeste ikasleko ikasgeletan ez da erraza kontzentratzea ezta ganoraz ikastea ere, eta irakasleak ezin dira lasai ibili, beraz, ikasgaiak emateko zailtasuna areagotu egiten da sortzen den iskanbilarekin.

Ondo jatea ona den bezala, ikasketa onak jasotzea ere beharrezkoa da etorkizunean aurrera egin ahal izateko. Hau ere zailtzen ari da, murrizketa asko egiten ari dira eta hainbat beka kentzea erabaki dute dirurik ez dagoela esanez. Horrek atzera egitera bultzatzen gaitu, eta lehen bezala dirudun edo pribilegiatuek baino ezin izango dituzte euren ikasketan aurrera eraman.  

Murrizketa hauen aurka hainbat greba antolatu dira ikasturte honen hasieran. Irakasleen eta baita ikasleenak izan dira. Gehiengoak parte hartu du hauetan. Batez ere etorkizunean ikasten jarraitzeko zailtasunen aurkako eta baita ikastetxeetako egoera txarraren aurkakoak izan dira ikasle grebak eta soldata murrizketena irakasleenak. Datu hauek ikusita ikus daiteke ez dagoela oso ondo hezkuntza eta ikasleak ez daude bat ere ados  hartu diren erabaki hauekin.

Hau ondorioztatuz, argi dago murrizketa hauen aurka egin behar dela ahal den neurrian. Etorkizun ona izan nahi badugu eta ikasketa onak jaso nahi baditugu nahitaezkoa da horrelakorik egitea. Orain arte egin dugun bezala jarraitu behar dugu guretzeko garrantzitsua denagatik borrokatzen. Politikariek ikus dezatela zeinen garrantzitsua den hezkuntza gizartearentzat. Ikasketarik ez badugu zailagoa izango da lana bilatzea, beraz langabeziak gora egingo du.

domingo, 4 de noviembre de 2012

AHTren alde


Gai zail bati buruz hitz egitera noa, AHTren gainean. Honen aurka daudenak asko dira, baina ni bezala alde daudenak gehiago dira. Ondo ulertzen dute AHTren beharra dugula.

  Abiadura Handiko Trena baliabide garrantzitsua da gaur egun gizartean. Ohituak gaude bidaiatzera, eta normalean luzeak dira egiten ditugun bidaiak. AHT erabiliz arinago hel gaitezke hainbat hiriburutara eta gainera gutxiago ordainduta.

  Pedro Prietok, AHTren adituetako batek, dioenez asko aurrez daiteke plan honekin. Bidaia luzeak egiterakoan trena erabiltzen bada kotxearen ordez hainbat petrolio aurreztuko genuke eta askoz ere gutxiago kutsatu.
  Badakit nahiz eta gutxiago kutsatu hainbat eremu berde galduko direla eta diru asko bideratu behar dela honetarako, baina orain gastatuko dugun dirua gero berreskuratuko dugu, petrolio gutxiago kontsumituz.

  Gainera frogatuta dago nik esandako guztia. Europako beste hainbat herrialdek erabaki hau lehenago hartu dute eta emaitza oso onak izan dituzte. Gainera herritar guztiak alde egon ziren hasieratik, bazekitelako  ona zela beraientzat.

 Hona hemen ekidindako arazoren bat eta lortutako onurak ere: Herrizaingo zailak egindako ikerketen arabera % 80 murriztu dira kotxe istripuak AHT duten herrialdeetan, gauez bidaiatzen dutenek babez gehiago dute eta ez dira loak hartzeaz arduratu behar, trenean bertan atseden har dezaketelako.

  Horiek bai horiek argiak! Zergatik ez zarete konturatzen kalteak baino onura gehiago dakartzala AHT izatea?

  Argi dago gehienena oker daudela ez onartzea dela. Ez izan lotsatiak, pentsatzen duzuena denon onerakoa baita, horrek herrialdearentzako onura ekarriko baitu.