Gizarteak aurrera
egin
duen heinean,
hobekuntzak izan dira zentzu
askotan. Teknologia berriak, medikuntzako aurkikuntza berriak...
Kutur arloan ere aurreratuagoak gaude. Asko aldatu da ere duela mende
erdi zegoen harremanetarako modua oraingoarekin konparatuta. Batez
ere heldu eta gazteen artean. Lehen bazeuden tabu ziren hainbat eta
hainbat gai. Gurasoekin ez zen horietaz hitz egiten, beraz ez zegoen
horri buruzko informazio askorik beraientzat, eta beharrezko adina
izan arte ez zuten jakiten gai horiei buruz. Esan beharra dago,
erlijioaren eragina ere asko gutxitu dela, eta horrek zerikusi
handia dauka honekin guztiarekin. Erlijioak arau eta balio batzuk
ditu ezarrita, eta lehen eragin handia zuenez kasu egiten zitzaien,
bete egiten zen elizak zioena.
Orain dena da
ezberdina, gazteak txikitatik dakigu sexua, alkohola, drogak eta abar
luze bati buruz. Gainera eskura ditugun gauzak dira, eta lehen txarto
ikusia zegoena, egun ez hainbeste. Gaur, antisorgailuak esistitzen
direnetik, sexu harremanak izatea askozaz errazagoa da. Alkohola ere
oso eskuragarri dago eta denda jakin batzuetan, adinekoak ez direnei
ere saltzen zaie. Gazteek mozkortuak
edo "happy" egotearen sentsazioa izugarri gustuko dute eta
beraz, aukera aprobetxatu
baino ez dute. Eta behingoz gaian zentratuz, drogak ditugu. Drogen
kasuak, alkoholarekiko antzekotasuna du. Gazteengandik oso eskura
daude, eta gainera, momentua bizitzea gustuko dutenez, oso egokiak
dira. Esan bezala, gazteek gustuko dute zirrarak bizitzea, momentu
alai eta ahaztezinak igarotzea. Drogak
lagun ona da horretarako. Gainera ez da legala drogak hartzea, eta
horrek jokoa dibertigarriagoa bilakatzen du. Baina ez dira, sekula,
drogen eragin txarretan pentsatzen jartzen. Egin nahi duten bakarra,
dibertitzea da, eta horretarako aukera arriskutsuenetarikoa hautatzen
dute.
Drogak baten edo bitan
hartzeko ez daude gaizki, ez da ezer gertatzen, baina probatzea baino
ez da. Beste gauza oso ezberdina, egunero hartzera behartu egotea da,
gure errutinaren parte izatea. Asko eta asko dira txarto bukatu duten
gazteak, eta dena jolastxo batekin hasita. Gutxika hasten dira
jaietan bakarrik hartzen, gero asko gustatu zaienez, egunero hartzera
pasatzen dira. Konturatu direnerako, jada ezin diote
drogak hartzeari utzi, droga-menpekoak bihurtu dira. Azkar uzten
ez bada, bizitza zapuzten
du, eta ez dago atzera bueltarik.
Ikus dezakegunez,
munduan aurrera pausu handiak eman dira hainbat arlotan, baina
arazoak ere jarri
ditu horrek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario